Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/10
Pertsona nagusien egungo beharrak, interesak eta kezkak ulertzeko diagnostikoa aurrera doa
Bilera irekiak urriaren 14an San Pedron eta 28an Donibanen
Pasaiako Udalak diagnostiko berri bat abiarazi zuen udara aurretik, udalerriko 65 urtetik gorako pertsonen beharrak eta dinamikak hobeto ulertzeko.
Aintzane Taberna Gizarte Ekintzako zinegotziaren hitzetan “Udalarentzat funtsezkoa da Pasaiako pertsona nagusiek gaur egun dituzten errealitateak eta erronkak ulertzea. Horretarako, zenbait bilera egin genituen maiatzean Antxon eta Trintxerpen. Diagnostikoarekin aurrera jarraitzeko, San Pedron eta Donibanen ere bilerak egingo ditugu datozen egunetan, bertako egoera ere ezagutzearren”.
- Hala, San Pedroko bilera urriaren 14an izango da, Palazio Txikian (Esnabide 4 kalean), 17:00etatik 19:00etara.
- Donibanen bilera urriaren 28an izango da, Aitona-amonen aterpean (Juan XXIII 34, kalean), 17:00etatik 19:00etara.
Proposatutako diagnostikoak ondorengo puntu hauek izango ditu ardatz: udalerrian bizi diren pertsona nagusien bizi-baldintzak aztertzea eta diagnostikatzea, behar eta interes espezifikoak ezagutzea, gaur egun erabilgarri dauden zerbitzuak ebaluatzea eta jubilatuen elkarteetako zuzendaritza-batzordeetarako kide berriak identifikatzea eta biltzea, lidergo komunitarioa indartzeko.
Talde fokaletan gai hauek eztabaidatuko dira: hobekuntza-arloak; jubilatuen elkarteentzako eta gizarte-eragileentzako erronkak; zerbitzu soziosanitarioak; pertsona nagusien pertzepzioak; kultura, hezkuntza, aisia eta kirol eskaintza; belaunaldien arteko harremanen sustapena; eta nahi ez den bakardadearen prebentzioa.