Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/09/02
Trintxerpeko Bidasoa kalea itxi egingo da irailaren 4an, 10:30-12:00 bitartean
Erori den zuhaitz bat kentzeko lanak egin behar dira

Trintxerpeko Toki Alai parkean zuhaitz bat erori da. Hori dela eta, Pasaiako Udalak zuhaitza bertatik ateratzeko lanak egingo ditu irailaren 4an.
Horretarako, Bidasoa kalea bere osotasunean itxi beharko da egun horretan, 10:30etik 12:00etara. Izan ere, bertaratu behar den kamioia eta makinaria sartu eta lanean arituko dira ordutegi horretan.
Ibilgailuekin kale horretara sartu edo bertatik atera nahi duenak, lehenago edo lanak amaitu ostean egin beharko du.
Larrialdiren bat izanez gero, bizilagunen segurtasuna bermatuko da uneoro eta larrialdiko ibilgailuen joan-etorria bermatuko da.
Lanak amaitu bezain laster, kalea irekiko da.
Barkatu eragozpenak.







