Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/06/19

Beteranoen I. Adinberri bandera, Pasaian

Ekainaren 21ean izango da lehen edizio hau. Aurkezpenean Aintzane Taberna eta Julen Rodriguez izan dira.

Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik Pasaiako uretan ospatuko den Beteranoen I. Adinberri bandera aurkeztu dute ekainaren 19an.

Bertan, Raquel San Sebastian (Adinberriko zuzendaria), Jokin Pego eta Olatz Hermo (Illunbe Arruaun Elkartetik), Aintzane Taberna Pasaiko alkateordea eta Julen Rodriguez (Pasaiako Udaleko Kirol zinegotzia) izan dira.

Estropada 16:30etan hasiko da eta Pasaiako Udaleko ordezkariak, Teo Alberro alkatea buru, estropadan eta sarien banaketa ekitaldian izango dira Trintxerpen prestatu den oholtza batean.

Gainera, 18:00etatik aurrera musika, paella eta ekimen gehiago antolatu dituzte Illunbe elkarteko kideek Trintxerpeko frontoian.