Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/04/28

Beteranoen II. Adinberri Bandera jokatuko da asteburu honetan Pasaiako uretan 

Maiatzaren 3an izango da, 12:00etan, Trintxerpen

Illunbe Arraun Elkarteak eta Adinberrik Pasaiako uretan ospatuko den Beteranoen II. Adinberri bandera aurkeztu dute apirilaren 28an.

Bertan izan dira Raquel San Sebastian (Adinberriko zuzendaria), Jokin Pego eta Olatz Hermo (Illunbe Arraun Elkartetik), Teo Alberro (Pasaiako alkatea) eta Julen Rodriguez (Pasaiako Udaleko Kiroleko zinegotzia).

Maiatzaren 3an ospatuko den estropada hori 12:00etan hasiko da Trintxerpen. Guztira 3.250 metro egingo dituzte arraunean, erlojupeko formatuan. Traineru bakoitza minutu bateko tartearekin irtengo da.

Parte-hartzaileak: 

G1
BADOK 13
GETXO
ZUMAIA
MUNDAKA
IBERIA
FORTUNA
PLENTZIA
PONTEJOS
ILLUNBE
BILBAO
AIZBURUA
SANTURTZI

G2
CASTREÑA
ZUMAIA B
SESTAO
GETXO B
PONTEJOS B
MUNDAKA B
BADOK B
PLENTZIA A
ILLUNBE B (emakumeak)
SESTAO B
ONDARROA (gonbidatua eta emakumeak)
IBERIA (gonbidatua eta emakumeak)

Sari banaketa uretan izango da. Gainera, 14:00etatik aurrera, paella, musika eta trikitixa (Estanga anai-arrebak) eta ekimen gehiago antolatu dituzte Illunbe elkarteko kideek Trintxerpeko frontoian.