Argitaratze-data: 2022/03/18
Bertan behera geratu dira behin-behinekoz Arrandegi kaleko asfaltatze-lanak
Obrak martxoaren 21ean hastea aurreikusita zegoen
Garraiolarien greba dela-eta, ezin da bermatu Arrandegi kalea asfaltatzeko lanak egin ahal izatea. Lan horiek martxoaren 21ean, astelehena, hastea aurreikusita zegoen, baina bertan behera geratu dira behin-behinekoz.
Bestelako eragozpenik sortzen ez bada, asfaltatze-lanak greba bertan behera utzi eta hurrengo astelehenera atzeratuko dira.
Barkatu eragozpenak.