Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/13

Pasaia berrasfaltatzeko planeko lanak hastekoak dira

Apirilaren 25etik aurrera

Udalerriko kaleak hobetzeko Pasaiako Udalaren planean jasotako lanak apirilaren 19ko astean hasiko dira, eta gutxi gorabehera, 8 asteko epean amaitzea aurreikusten da. Obra horietan, Antxo, Trintxerpe, Donibane eta San Pedroko barrutietako bideak eta oinezkoen pasabideak konpondu eta hobetuko dira.

Egingo diren jarduketen bidez, bereziki kaleak asfaltatuko dira berriro, eta esku-hartze eremuetako pasabide goratuak hobetu, eta horien zoladura egokituko da, irisgarritasunaren egungo araudia betez.

Asfaltatze-lanak honelakoak izango dira: gaur egun hondatuta dagoen asfaltoa fresatzea, eta ondoren isurtzeko eta trinkotzeko inprimazioa ezartzea. Halaber, seinale horizontalak eta bertikalak hobetuko dira. Planean deskribatu eta aurreikusitako lanak egiteko, Udalak 239.975,56 euro inbertituko ditu.

Pasaiako alkate Izaskun Gomezek azpimarratu duenez, Udalak udalerriaren eta bertako hiri-bideen mantentze-lanak hobetzeko  jardueretarako egina dago plana, eta nabarmendu du eragin handia duela pasaitarren eguneroko segurtasunean eta kalitatean.

Planaren jarduketak hasteko eremuak eta datak(*) honako hauek dira:

Trintxerpe (apirilaren 25an)

  • Seinale horizontalak konpontzea eta hobetzea Euskadi Etorbidean.

Trintxerpe (apirilaren 25an)

  • Arrandegi kaleko bidea eta oinezkoentzako pasabideak.
  • Igoeraren hasiera Ternua kalean.
  • Ulia etorbideko bidearen amaiera eta Azkuene kalearen goiko aldea.
  • Ulia etorbidean konponketak egiteko hainbat gune.
  • Seinale horizontalak konpontzea eta hobetzea Euskadi Etorbidean.

Donibane (maiatzaren 2an)

  • Jaizkibeletik San Rokerako errepidetik sartzeko bidea.
  • Lurdes Txiki 1-11
  • Konponketak San Roke 5-7an eta Joan XXIII 1ean

San Pedro (maiatzaren 9an)

  • Kanpitxorako igoera.
  • Arrantzaleen kalerako igoera, pasabide goratua eta Nautika Eskolarainoko bidea.
  • Konponketak Seoaneko Markesaren  4. zk.an 
  • Kanpitxoko konponketak

Antxo (maiatzaren 16an)

  • Anbulatorioaren ondoko pasabide goratua.
  • Seinale horizontalak konpontzea eta hobetzea Nafarroa etorbidean
  • Eskalantegiko konponketak

(*) Obrak egin ahala baieztatuko dira aipatutako kaleetako jarduketak hasteko datak. Trafikorako eta oinezkoentzako bideetan izango diren aldian aldiko kalteak Udaltzaingoaren eta Udalaren webgunearen bidez jakinaraziko dira.