Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/19

Kaleak berrasfaltatzeko eta hobetzeko plana

Lau barrutietan

Obretarako aurreikusitako inbertsioa 320.000 €-koa da, obren lizitazioa irekita dago, eta urtea amaitu baino lehen esleitzea aurreikusten da.

Izaskun Gómez: berrasfaltatzeak gure hiri-bideen baldintzak hobetuko ditu, eta hobekuntza garrantzitsua izango da pasaitarren bizi-kalitaterako.

Pasaiako Udalak Antxo, Trintxerpe, Donibane eta San Pedro barrutietako bideak eta oinezkoen pasabideak konpontzeko eta hobetzeko plana jarri du abian. Jarduketetan, batez ere, kaleak berrasfaltatuko dira, baina, era berean, jarduketa-eremuen barruan dauden pasabide goratuak hobetuko dira, eta zoladura egokituko da, indarrean dagoen irisgarritasun-araudiaren arabera. Gainera, seinale horizontalak eta bertikalak hobetuko dira.

Izaskun Gómez alkateak adierazi duenez, Berrasfaltatze Plana hiriko mantentze-lanak hobetzeko udala egiten ari den jarduketen zati bat da.  “Gure hiri-bideen baldintzak hobetuko ditu, eta hobekuntza garrantzitsua izango da pasaitarren bizi-kalitaterako.

Asfaltatze-lanak hauek izango dira: gaur egun hondatuta dagoen asfaltoa fresatzea, inprimazioa ematea, eta ondoren asfaltoa isurtzea eta trinkotzea.

Planean aurreikusitako jarduketa-eremuak honako hauek dira:

Antxo

  • Anbulatorioaren ondoko pasabide goratua
  • Seinale horizontalak konpontzea eta hobetzea Nafarroa etorbidean
  • Eskalantegiko konponketak

Donibane

  • Jaizkibeletik San Rokerako errepidetik sartzeko bidea
  • Lurdes Txiki 1-11
  • Konponketak San Roke 5-7an eta Joan XXIII 1ean

San Pedro

  • Kanpitxorako igoera
  • Itsasora igoera, pasabide goratua eta Itsas Eskolarainoko bidea
  • Konponketak Seoaneko Markesa 4an
  • Kanpitxoko konponketak

Trintxerpe

  • Arrandegi kaleko bidea eta oinezkoentzako pasabideak
  • Terranova kaleko igoeraren hasiera
  • Ulia etorbideko bidearen amaiera eta Azkuene kalearen goiko aldea
  • Ulia etorbidean konponketak egiteko hainbat gune
  • Seinale horizontalak konpontzea eta hobetzea Euskadi etorbidean