Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/01/14

II. Berdintasun Plana egiteko parte-hartze saio irekia

Urtarrilaren 28an Trintxerpeko Alkateordetzan

Pasaiako Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasuna sustatzeko II. Berdintasun plana egiten ari da udala. Hori dela eta, parte-hartze saio irekia egingo da urtarrilaren 28an, 17:30ean Trintxerpeko Alkateordetzan, eta gaian interesa duen herritar orok har dezake parte. Saioaren helburua da Pasaiako udalaren jarduna zehaztea datozen bost urteetarako, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan. Emagin elkarteak dinamizatuko du saioa eta gutxi gorabehera 2 orduko iraupena izango du.

  • Eguna: urtarrilak 28, ostirala. 
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Trintxerpeko Alkateordetza