Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/11/16

2023ko diru-laguntza deialdia, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzat

Eskaerak aurkezteko, abenduaren 6ra arte

Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat.

Eskaerak aurkezteko epea: 2023ko abenduaren 6ra arte.

Elkarte eskatzaileen betebeharrak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta puntuazio irizpideak: 

ARAUDI APLIKAGARRIA

Udalak zorrotz jokatuko du emandako diru-laguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Berdintasun sailak gomendatzen du puntu hauek kontuan hartzea:

  • Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
  • Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
  • Hartze-agiriek ez dute balio.