Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/09/20
Emakume eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzako dirulaguntzak
Eskaerak aurkezteko, urriaren 10era arte
Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzearen alde lanean diharduten gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeentzat.
Eskaerak aurkezteko epea, 2022ko urriaren 10era arte.
Hemen aurkituko dituzue elkarte eskatzaileen betebeharrak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta puntuazio irizpideak.
Fitxategiak
NON ESKATZEN DA?
- Aurrez aurre, HAZ bulegoetan.
- Internet bidez: online tramitazioa (ziurtagiri elektronikoa behar da).
- Posta arrunta: Donibane kalea 19 20110 PASAIA.
ARAUDI APLIKAGARRIA
Udalak zorrotz jokatuko du emandako dirulaguntzak zuritzeari dagokionez, Legeak hala ezartzen duelako. Lana errazte aldera, Berdintasun Sailak gomendatzen dizue puntu hauek kontuan har ditzazuen:
- Jatorrizko fakturak edo konpultsatutakoak bakarrik onartuko dira, betiere, dagokien PFEZ edo BEZa dutenak. Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, salbuespen hori zer artikulutan oinarritzen den zehaztu beharko da.
- Erosketa-txartelak onartuko dira, baldin eta IFK badute.
- Hartze-agiriek ez dute balio.