Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/05/24

Bells instrumentuaren tailerra, Felipe Ugarteren eskutik

Udal liburutegietan, maiatzaren 28tik 31ra

Maiatzaren 28an, 29an eta 31n tailer interesgarri bat egingo da Pasaiako liburutegietan. Felipe Ugarte musikariak bells instrumentuaren nondik norakoak azalduko dizkigu. Adin guztietako lagunek har dezakete parte bertan. Animatu zaitezte! Tailerra doakoa izango da.

  • Instrumentuaren historia, jatorria eta ezaugarriak ezagutuko dira
  • Instrumentua jotzeko ariketa praktikoak egingo dira
  • Erritmo eta melodia ugari sortuko dira

NOIZ:

  • Maiatzaren 28an 18:00etan San Pedroko liburutegian
  • Maiatzaren 29an 18:00etan Antxoko liburutegian
  • Maiatzaren 31n 17:30ean Donibaneko liburutegian