Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/04

Behobia-Donostia lasterketak Antxoko trafikoan eragina izango du azaroaren 9an

Antxotik Nafarroa hiribidera doan irteerari eragingo dio 08:00etatik 15:30era bitartean

Datorren igandean, azaroak 9, Behobia-Donostia lasterketaren 60. edizioa egingo da.

 Urtero bezala, Pasai Antxotik igarotzen da lasterketa, eta horren ondorioz, Nafarroa etorbiderako irteerari (lehengo N1 errepidea) eragingo dio. Hori dela eta, 08:30etik 15:30era bitartean herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen du Udalak.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Pasaiako Udaltzaingora (943004300).