Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/11/07

Behobia – Donostia lasterketa aurten ere Pasaiatik igaroko da

Trafiko aldaketa batzuk eragingo ditu

Urtero ohikoa den bezala, Behobia – Donostia lasterketa Pasaiatik igaroko da. Bertan, pasaitar ugarik lasterka egiteko aukera izango dute, eta kirolariak gertutik ikusteko aukera ere izango da.

59. edizioa igandean izango da, azaroaren 10ean, eta trafikoan zenbait aldaketa eragingo ditu:

  • Pasai Antxotik Nafarroa etorbiderako irteerari eragingo dio 08:30etik 15:30era bitartean. Ordu horietan herritik irteteko Oarso kaleko zubia erabiltzea gomendatzen du Udalak.

Aipatutako ordutegiak gutxi gorabeherakoak dira, eta aldatu egin daitezke, probaren garapenaren arabera.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Pasaiako Udaltzaingora (943004300).