Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/09/01

Aisialdiko begirale ikastaroa Pasaian

Izen-ematea, irailaren 10etik 30era arte

Pasaiako Udalak aisialdiko begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko die Pasaiako gazteei. Haur eta nerabeekin aisialdirako jardueretarako hezitzaile euskaldun eta kualifikatuak izateko Udalaren eta herriko eragileen beharrari erantzutea du helburu ikastaroak.
Ikastaroa Hezten elkarteak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.

Iraupena

  • 150 ordu teoriko.
  • 160 ordu praktiko.
  • Praktikaldiaren osteko lana.

Partaideen baldintzak

  • Interesdunek, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte. 2025-2026 ikasturtean 18 urte betetzen dituztenak ere onartuko dira, zehazki, 2026ko abenduaren 31rako 18 urte beteta dituztenak.
  • DBHko titulazioa izatea.
  • Euskara maila altua izatea (idatziz eta ahoz komunikatzeko maila ona, C1).

Hizkuntza

Ikastaroa euskaraz izango da.
Partaideen baldintzen atalean aipatu den moduan, euskara maila altua izatea derrigorrezkoa da. Ikastaroa euskaraz jarraitzeko aski gaitasun ote duten garbi ez badago, elkarrizketa bat egingo zaie gazteei Euskara Zerbitzuan, gutxieneko gaitasuna duten egiaztatzeko.

Praktikak

Praktikak egiten hasteko, beharrezkoa da ikastaroaren erdia, gutxienez, eginda izatea. Beka sistemaz baliatu nahi dutenek gutxienez praktiken % 60 (96 ordu) Pasaiako elkarteren batean edo Udalak dituen zerbitzuetan egin beharko dituzte. Praktikaldiko orduak ez dira ezinbestean jarduera bakar batean egingo. Jarduera batean beharrezkoa den ordu kopurura iritsi ezean, beste jarduera batzuekin osatu ahal izango dira praktika-orduak.

Ikastaroaren amaieran praktiken memoria aurkeztu beharko da.

Finantziazioa

Pasaitarrentzat ikastaroa dohainik izango da; baita pasaitar ez izan arren, Pasaiako elkarteren edo udal zerbitzuren bateko kide direnentzat ere. Hala ere, izena ematearekin batera, 200 euro aurreratu beharko dituzte. 200 euro horiek itzuli egingo zaizkie ikasleei, egiaztatzen badute saioetara agertu direla, saioak aprobetxatu dituztela, eta praktiken % 60 Pasaiako jardueraren batean egin dutela. Gainerakoentzat matrikula 485 €-koa izango da.

Titulazioa eskuratzeko eta beka sistemaz baliatzeko, ezingo da behar bezala arrazoitu gabe 24 ordu baino gehiago huts egin.

Izen-ematea: lekua eta epea

  • Izen-ematea Hezteneko webgunearen bidez egin behar da.
  • Epea: irailaren 10etik 30era.

Taldearen osaera:

  • Taldea osatzeko gutxienez 14 pertsona behar dira, eta gehienez 25 onartuko dira.
  • 25 lagunek baino gehiagok izena ematen badute, lehentasuna izango dute Pasaian erroldatutakoek eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzuetako kideek. Izena eman duten gainerakoen artean zozketa egingo da. Era berean, Pasaian erroldatutako eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzu bateko kide diren pertsonen izen-emate kopuruak ikastaroaren plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da haien artean.

Harremanetarako

  • Pasaiako Udala: 943344034 / eskubidean@pasaia.net 
  • Hezten: 943270033 / info@hezten.eus

Egutegi proposamena

Edukiak

Ikastaro honetan aisialdiaren inguruko eduki teoriko-praktikoen, heziketa behar berezien, soziolinguistikaren eta jolas eta aisialdirako bestelako baliabideen gaineko formazioa jasotzen da, besteak beste. Material osagarria:
    • Aisialdiaren pedagogia
    • Planifikazioa eta ebaluazioa
    • Gizarte trebetasunak
    • Talde dinamika
    • Garapena
    • Heziketa premia zehatzak
    • Kultur aniztasuna
    • Jolasak
    • Hizkuntzaren normalizazioa
    • Ingurumen heziketa eta aisialdia
    • Arte adierazpena
    • Sexu heziketa
    • Osasunerako heziketa

Irakasleak

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak, pedagogoak, psikopedagogoak, gizarte-hezitzaileak, biologoak, geologoak (hizkuntza-gaitasuna C1).

Tokia

Pasaian, Trintxerpeko Udal Euskaltegian.