Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/09/13

Aisialdiko begirale ikastaroa Pasaian

Izen ematea, irailaren 12tik urriaren 10a arte

Pasaiako Udalak aisialdiko begirale ikastaroa egiteko aukera eskainiko die Pasaiako gazteei.

Bi behar nagusiri erantzuteko antolatu du Udalak ikastaroa. Batetik, Pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, bai haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko; eta bestetik, begirale euskaldunen beharrari erantzuteko, horrela haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatuko baitira.

Ikastaroa Hezten elkarteak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.

Iraupena

  • 150 ordu teoriko.
  • 160 ordu praktiko.
  • Memoria.

Partaideen baldintzak

Interesdunek, gutxienez, 18 urte izan beharko dituzte, eta 2023-2024 ikasturtean 18 urte betetzen dituztenak ere onartuko dira, alegia, 2005ean eta 2006an jaiotakoak.

Hizkuntza

Ikastaroa euskaraz izango da.

Gutxieneko hizkuntza gaitasuna eskatuko da ikastaroa egiteko (klaseak jarraitu eta memoria euskaraz entregatzeko gai izatea). Ikastaroa euskaraz jarraitzeko aski gaitasun ote duten garbi ez badago, elkarrizketa bat egingo zaie gazteei Euskara Zerbitzuan, gutxieneko gaitasuna duten egiaztatzeko.

Praktikak

Praktikak egiten hasteko, beharrezkoa da ikastaroaren erdia, gutxienez, eginda izatea. Beka sistemaz baliatu nahi dutenek gutxienez praktiken % 60 (96 ordu) Pasaiako elkarteren batean edo Udalak dituen zerbitzuetan egin beharko dute. Praktikaldiko orduak ez dira ezinbestean jarduera bakar batean egingo. Jarduera batean beharrezkoa den ordu kopurura iritsi ezean, beste jarduera batzuekin osatu ahal izango dira praktika-orduak.

Ikastaroaren amaieran praktiken memoria aurkeztu beharko da.

Finantziazioa

Pasaitarrentzat ikastaroa dohainik izango da; baita pasaitar ez izan arren, Pasaiako elkarteren edo udal zerbitzuren bateko kide direnentzat ere. Hala ere, izena ematearekin batera, 200 euro aurreratu beharko dituzte. 200 euro horiek itzuli egingo zaizkie ikasleei, egiaztatzen badute saioetara agertu direla, saioak aprobetxatu dituztela, eta praktiken % 60 Pasaiako jardueraren batean egin dutela. Gainerakoentzat matrikula 465 €-koa izango da.

Titulazioa eskuratzeko eta beka sistemaz baliatzeko ezingo da behar bezala arrazoitu gabe 24 ordu baino gehiago huts egin.

Izen-ematea: lekua eta epea

Taldearen osaera

  • Taldea osatzeko gutxienez 14 pertsona behar dira, eta gehienez 25 onartuko dira.
  • 25 lagunek baino gehiagok izena ematen badute, lehentasuna izango dute Pasaian erroldatutakoek eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzuetako kideek. Izena eman duten gainerakoen artean zozketa egingo da. Era berean, Pasaian erroldatutakoek eta Pasaiako elkarte edo udal zerbitzu bateko kide diren pertsonen izen-emate kopuruak ikastaroaren plaza kopurua gainditzen badu, zozketa egingo da haien artean.

Egutegi proposamena

Harremanetarako kontaktua

Edukiak

  • Astialdiko soziologia, pedagogia eta psikologia.
  • Hezkidetza, ingurugiroa, soziolinguistika, heziketa behar bereziak eta adierazpena.
  • Musika, jolasak, tailerrak, lehen sorospenak…
  • Udako egitasmoak, astialdiko esperientziak eta ekipamenduak.

Irakasleak

Aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handikoak. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak: soziologoak, psikologoak, pedagogoak, psikopedagogoak, gizarte-hezitzaileak, biologoak, geologoak (hizkuntza-gaitasuna C1).

Tokia

Pasaian, Trintxerpeko Udal Euskaltegian.