Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/07/02

Haur eta gazteen astialdirako begirale ikastaroa 2021/2022 ikasturtean

Izen emateko epea irailaren 10era arte

Begirale izan nahi al duzu Pasaiako elkarte, kanpaleku, udaleku ireki eta astialdi hezitzaileko bestelako jardueretan? Pasaiako Udalak haur eta gazteen astialdirako begirale ikastarorako izen-ematea ireki du. 

Izen emateko epea irailaren 10era arte

Ikastaroaren deskribapena

Astialdiko begirale lanetan ari diren lagunei edo aritu nahi dutenei eskainiko zaie ikastaroa. Bi behar nagusiri erantzuteko antolatu du Udalak ikastaroa. Batetik, Pasaiako elkarteetan dagoen begirale beharrari aurre egiteko, bai dauden begiraleen erreleboa egiteko, bai haur/nerabe gehiagori erantzun ahal izateko; eta bestetik, begirale euskaldunen beharrari erantzuteko, horrela haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak bermatuko baitira.

Ikastaroa Urtxintxa eskolak emango du, eta behin ikasturtea amaituta ikasleek “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale” titulua lortuko dute, Eusko Jaurlaritzak homologatzen duena.
Iraupena

  • 150 ordu teoriko.
  • 160 ordu praktiko. 

Baldintzak

18 urte beteta edukitzea praktikak egiteko. 2004. urtean jaiotakoak edo lehenago jaiotakoak.

  • Tokia: Pasaian, Trintxerpeko Udal euskaltegian.
  • Ordutegia: larunbatetan: 9:00-15:00.
  • Hizkuntza: euskara.
  • Hasiera data: irailak 25.
  • Matrikula egiteko:
    • Matrikula orria bete eta ikastetxe edo elkartean entregatu edo eskubidean@pasaia.net helbidera bidali.
    • Epea: irailak 10.
    • Harremanetarako kontaktua:  943 344034/  eskubidean@pasaia.net

Finantzazioa

Pasaitarrentzat ikastaroa dohainik izango da; baita pasaitar ez izan arren, Pasaiako elkarteren bateko kide direnentzat ere. Hala ere, izena ematearekin batera, 100 euro aurreratu beharko dituzte, eta abenduan beste 100 euro. Ekainean, ikastaroa bukatzen denean, 200 euro horiek itzuli egingo zaizkie ikasleei, baldin eta egiaztatzen badute saioetara agertu direla, saioak aprobetxatu dituztela, eta praktikak Pasaiako jardueraren batean egin dituztela.

Gainerakoentzat matrikula 450 eurokoa izango da.