Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/01/28

Bokalek bideoa egin du, Batuz aldatu adierazpenean jasotakoa laburtzeko

Euskarari etorkizuna emango dion hizkuntza-politika baterako oinarriak jasotzen dira

Euskara larrialdian eta beste indarraldi baten beharrean dagoela-eta, hizkuntzaren etorkizuna bermatzeko itun soziopolitiko berri baterako eskaintza aurkeztu zuen Batuz Aldatu taldeak joan den irailean. Eta Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza bere egin zuen joan den azaroan. Eskaintza horrek, adostasun sozial zabalez, euskarari etorkizuna emango dion hizkuntza-politika baterako oinarriak proposatzen ditu.

Oso laburbilduta, honako hauek dira dokumentuaren oinarriak: batetik, ezagutza orokortzea, hau da, herritar orok euskara ezagutuko duen ortzi-muga bat ezartzea; eta, bestetik, normal erabiltzeko baldintzak eratzea. Paradigma aldaketa bat, besteak beste, estatusaren auziari ere sendo helduko diona.

Hori horrela, Bokaleko kideek bideo bat egin dute Batuz Aldatu adierazpenean jasotakoak labur azaltzeko eta oinarri horiek bere egiten dituztela adierazteko.

BIDEOA