Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/04/09

Udaltzaingoaren oharra: Batel-estropadetan ezin da ikuslerik izan

Apirilaren 10 eta 11n

Koxtape Arraun Elkarteak apirilaren 10 eta 11rako antolatu duen Gipuzkoako Batel Txapelketa dela-eta, Udaltzaingotik gogorarazten da une honetan oraindik ezin dela ikuslerik izan lehiaketetan, lehendakariaren 44/2020 Dekretuaren eta ondorengo aldaketen (16/2021 Dekretua) arabera.

Antolatzaileek, Pasaiako Udaltzaingoaren eta Babes Zibilaren laguntzarekin, sarbideak kontrolatzeko hainbat puntu ezarriko dituzte, bertakoak eta dagokien justifikazioa duten pertsonak soilik sar daitezen lehiaketa-eremuetara, eta dagozkien osasun-irizpideei eutsi ahal izateko.

Araudia betetzen ez duen edonor zigortu ahal izango da.