Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/06/22

Lau barrutietako alkateordeen izendapena

Pasaiako udalerriaren eraketa berezia da: geografikoki sakabanatuta dago eta ondorioz lau barrutitan banatzen da herria. Horren ondorio da, hain zuzen, antolaketa politikoa eta administratiboa berezia izatea.

Hau horrela izanik, udalerria osatzen duten lau barrutiek (hau da, Donibanek, San Pedrok, Antxok eta Trintxerpek), zinegotzi-ordezkari bana dute, herritarrek barrutik Alkateorde gisa ezagutzen dutena.

Honen ardurak honakoak dira:

  • Barrutian egunero sortzen diren arazoen berri jasotzea, eta horiek Udalaren antolamenduaren barruan bideratzea.
  • Barrutiko Jai Batzordeko buru eta dinamizatzaile izatea, eta gastuak Udalaren aurrean justifikatzeko ardura izatea.
  • Alkatearekin batera, barrutian egiten diren ekitaldi publikoen buru izatea.

Alkateak honako zinegotzi hauek izendatu ditu barrutietako alkateorde:

  • DONIBANE: Aintzane Taberna Ezkurra
  • SAN PEDRO: Miguel Mari Torrea Etxabe
  • ANTXO: Mikel Garcia Peñil
  • TRINTXERPE: Iraitz Pazos Lapido

Aurki, barruti bakoitzeko arreta-egunak eta -orduak argitaratuko dira atal honetan.