Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/03/02
2022ko ondasun higiezinen gaineko zerga ordaintzeko dirulaguntzen deialdia eta oinarriak
Eskaerak apirilak 1 arte
Alkatearen erabakia
2022ko otsailaren 17an alkateak, 2022/295 Ebazpenaren bitartez, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko diru-laguntzen Deialdia eta Oinarriak onartu zituen.
Deialdiaren informazioa
Udalerri honetako zergadunei aditzera ematen zaizue dirulaguntza eskatzeko epea irekita dagoela, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga ordaintzeko.
Nork jaso dezake dirulaguntza?
Ohiko bizilekua duzuen etxearen jabe izan, eta bizikidetza-unitateko kide bazarete, baldin eta zuen diru-sarrerak beheko taula honetan agertzen diren mugen barruan badaude (18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzekoa):
Kideak / Miembros | ≤ LGS / SMI (14.000,00 €) | ≤ LGS/SMI + %10 (15.400,00 €) | ≤ LGS/SMI + %20 (16.800,00 €) | ≤ LGS/SMI + %30 (18.200,00 €) | ≤ LGS/SMI + %40 (19.600,00 €) | ≤ LGS/SMI + %50 (21.000,00 €) | ≤LGS/SMI + %60 (22.400,00 €) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
1-2 | %90 | %85 | %75 | %50 | %25 | ||
3 | %90 | %85 | %80 | %75 | %50 | %25 | |
4 | %90 | %90 | %85 | %80 | %75 | %50 | %25 |
5 | %95 | %90 | %90 | %85 | %80 | %75 | %50 |
Noiz aurkeztu eskariak?
Martxoaren 3tik apirilak 1 arte
Non aurkeztu eskariak?
- Aurrez aurre (ordutegia 8:00etatik 14:00etara):
- Donibaneko HAZ bulegoa. Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
- Trintxerpeko HAZ bulegoa. Alkateordetza, Euskadi etorbidea z/g.
- Antxoko HAZ bulegoa, Hamarretxeta kalea 22-24.
- Internet bidez
- Posta arrunt bidez: Pasaiako Udala, Donibane kalea 19, 20110 PASAIA