Eduki publikatzailea

Udaltzaingoaren oharra: Balkoietako jarduera musikalak bukatu behar dira

Konfinamendu garaian Pasaiako barruti guztietan boladan jarri dira herritarren artean balkoietako kontzertuak. Zalantzarik gabe, pasaitar askok eskertu egin dituzte gure herritar askoren jarduera artistiko horiek, eta bizi genuen konfinamendu-egoera arintzen lagundu dute, neurri batean.

Hala ere, kontuan izanik deseskalatze-faseetan ezarritako neurriek konfinamendua hein handi batean arindu dutela, araudia berriz ezartzeko garaia iritsi da; eta horregatik, balkoietako jarduera horiek bukatu egin behar dira.

Ziur gaude guztion laguntzarekin egoera hau ahalik eta ondoen eramango dugula, eta normaltasun berrirantz aurrera egingo dugula. Hori dela eta, espero dugu barruti guztietako pasaitarrek araudia kontuan hartu eta errespetatzea.

Eskerrik asko.