Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/03/30

Pasaiako bake-epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia

Eskaerak aurkezteko epea, 2021eko apirilaren 30a arte

Pasaiako Udalak jakitera ematen du Udalbatzari dagokiola udalerri honetako bake-epailea (titularra eta ordezkoa) izendatzea, honako lege eta araudietan ezarritakoarekin bat: Aginte Judizialaren Lege Organikoa, 99. artikulutik 103. artikulura bitarte; 1995eko ekainaren 7ko 3/95 Bake Epaileen Araudia.

Eskaerak Pasaiako Udalaren Erregistro Nagusian aurkeztuko dira, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean. 

Interesdunek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, non adieraziko duten deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela, eta  legeak xedatutako ezgaitasun eta bateraezintasunik ez dutela. 

Halaber, interesdunek hautaketa prozesuari begira egoki iritzitako merituak aurkeztu beharko dituzte, eta baita Curriculum Vitaea ere. Curriculumean bi hizkuntza ofizialetan zer maila duten adieraziko dute, eta hori egiaztatzeko tituluak aurkeztuko dituzte.

Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, Udalbatzak eskaera aurkeztu dutenen artean bake epaile titularra eta ordezkoa aukeratuko ditu, betiere ezarritako legezko betebeharrak betetzen badituzte. Eskaerarik ez badago, Udalbatzak askatasunez aukeratuko ditu bake epaile titularra eta ordezkoa, prozeduraren baldintza berberen arabera, eta erabakiaren berri emango dio eskumena duen Jurisdikzio Organoari.

1. Bake Epaile izateko betekizunak:

  • Espainiar herritartasuna izatea eta adinez nagusia izatea.
  • Eginkizun judizialerako ezgaitua ez izatea, ez fisikoki, ez psikikoki.
  • Eskubide zibil guztien jabe izatea.
  • Maltzurkeriazko delituengatik kondenatua ez egotea, birgaitasuna lortzen ez den bitartean.
  • Maltzurkeriazko delituengatik auzipetu edo errudun ez izatea, askapena edo largespena lortzen ez den bitartean.

2. Gaitasun eta bateragarritasun baldintzak:

  • Interesdunek bermatu beharko dute Botere Judizialaren Lege Organikoko 101. artikuluan eta ondorengoetan eta 1995eko ekainaren 7ko Bake Epaileen 3/95 Erregelamenduan jasotzen diren bateragarritasun- eta gaitasun-baldintzak betetzen dituztela.
  • Ez da inolako titulazio berezirik eskatzen, bake epailearen betebehar eta eginkizunak betetzeko behar adinako gaitasuna izatea baizik.
  • Jarduera profesionalak edo merkataritza-jarduerak egiteko bateragarritasuna dute, baldin eta horiek inolako aholkularitza juridikorik eskatzen ez badute, eta jarduera horren izaerak inpartzialtasuna edo independentzia ekidin edo murrizten ez badu, eta betebehar judizialak aurrera eramatea galarazten ez badu
  • Ezingo dute alderdi politiko edo sindikatuetako partaide izan edo horien zerbitzura egon, ez udal hauteskundeetan edo hauteskunde legegileetan parte hartu, ezta Botere Judizialeko kide gisa inolako ekintza edo bilera publikotan parte hartu ere, horiek izaera judiziala ez baldin badute. 

3. Eskubide eta betebeharrei dagokienez:

  • Epaileak finkatuko ditu entzunaldiak.
  • Agintaldiak irauten duen bitartean, mugiezinak izango dira.
  • Beren karguagatik ezagutzen dituzten ekintza edo berriak gordetzera behartuta daude.
  • Arlo zibil eta penalaren barnean legeak eskuduntza ematen dien prozesuak ezagutuko dituzte.
  • Erregistro Zibilari dagozkion eginkizunak eta legeak ezartzen dizkien beste batzuk beteko dituzte.
  • Epaile kargua lau urterako izango da.
  • Legez ezarritako sistema eta kopuruen arabera ordainduko zaie.
  • Erantzukizun penal edo zibilaren menpe egongo dira, beren eginkizunak betetzerakoan delitu, falta edo kalte eta galerak sortuz gero dolo edo erru bidez.
  • Legez ezarritako lizentzia eta baimenak izango dituzte, beren karguaren izaeragatik eta profesionaltasun ezagatik eratorritakoetan izan ezik.

Guztiek jakin dezaten adierazten da.

Pasaian, 2021eko martxoaren 30ean