Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/04/15
Parte hartze handia Bakailao Pintxoen VI. Ibilbidean eta Pintxoen XII. Txapelketan
Pasaiako 9 tabernek parte hartuko dute ekimen gastronomiko honetan
Apirilaren 7tik 19ra, Gipuzkoa osoko 50 tabernek baino gehiagok aurkeztuko dituzte bakailao-pintxoak txapelketa eta ibilbide honen beste edizio batean. Ekimena Pasaiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatu dute, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren laguntzarekin, eta Gilda eta Pintxoaren Kofradiak antolatu du.
Atzo aurkeztu zen Pasaiako Udalean Gipuzkoan hamabigarren aldiz egingo den lehiaketa eta ibilbide hau, zeinak Gipuzkoako ostalaritza sustatzeko ekitaldi gisa balio duen.
Sukaldariek pintxo bana aurkeztuko dute; pintxoaren osagai nagusia bakailaoa izango da, eta beraiek aukeratutako beste hainbat produktu gehituko dizkiote. Aurreko urteetan bezala, finala showcooking formatuan egingo da Pasai Donibaneko Kulturgunean.
Apirilaren 21ean, 16:00etatik aurrera, irabazle txapela jokatuko dute sukaldariek jendaurreko ekitaldi batean.
Aurkezpenean, Teo Alberro Pasaiako alkateak adierazi duenez, "pintxoen txapelketa eta ibilbide hau aukera bat da gure ostalaritzaren talentuari, ahaleginari eta sormenari balioa emateko, Pasaiako nortasunaren eta bizitza sozialaren funtsezko parte baita".
Gainera, aurten bereziki garrantzitsua izan da Laurak Baten inplikazioa, lehen aldiz zuzenean parte hartu baitu tokiko establezimenduen parte-hartzea sustatuz, "udalerrian bertan kontsumoa sustatuz eta gure ostalarien eguneroko lana aitortuz, funtsezkoak baitira gure herrien jarduera eta giroa bizirik mantentzeko".
Bestalde, Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak nabarmendu duenez, ekimena "ezin hobeto egokitzen da Foru Aldundiaren helburuetara: proposamen erakargarriak sustatzea, gipuzkoarrak nahiz kanpotarrak erakartzeko, eta pintxo-barra ezagunenetatik harago, Gipuzkoako txoko guztietara joatera animatzeko".
Era berean, diputatuak aitortu du horrelako ekimenak garrantzitsuak direla "gure gastronomia berrasmatzen jarrai dezagun". "Horrelako hitzorduek gure ondare gastronomikoa aberasten jarraitzeko aukera ematen digute, gure sukaldarien sormena eta berrikuntza sustatuz, gure produktuak eta gure sukaldaritza-tradizioa errespetatuz", azpimarratu du diputatuak, eta igandera arteko ibilbideaz gozatzera eta garraio publikoa erabiltzera gonbidatu du, "hori baita mugitzeko modurik erosoena, seguruena eta jasangarriena".
Sonia Garcia Olazabalek berriz, Gildaren eta Pintxoaren Kofradiaren izenean, parte hartzen duten tabernen kalitatea eta kopurua aipatu ditu, eta aniztasun geografikoa ere bai, horrek esan nahi baitu partaidetza aldetik arrakasta lortu dela.
Sukaldariek zuzenean prestatuko dituzte pintxoak publikoaren aurrean eta epaimahai berri baten aurrean. Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Felix Manso sukaldaria, Felix Manso Ibarla jatetxeko jabea; Rebeca Barainca, Aitenetxe jatetxeko sukaldeburua; Melanie Noton, Euskadiko gidako hegoaldeko arduradun komertziala; Iñaki Ibaibarriaga, GukGreen kontuko eragin-sortzailea; eta Alberto Santiago, Santymar bakailao enpresako gerentea. Horien artean erabakiko dute zein pintxo den edizio honetako txapelduna.
Txapelketaren babesle dira Pasaiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Rueda sor-marka, Laurak Bat, Oarsoaldea eta Monjardin upeltegia. Txapelketaren laguntzaile dira Santymar, RJ eta La Barajilla bakailao-enpresak, Café Baque, Aurki, Bereziartua sagardoak, Urzante olioa, Amaya okindegia, 18/70, Miniature, Insalus eta Cebanc.
Hortaz, Bakailaoaren festa apirilaren 19 arte luzatuko da eta pintxoaren prezioa ezingo da izan 4,5 euro baino garestiagoa izan.
Apirilaren 21ean, XII. Txapelketa egingo da, showcooking formatuan, Donibaneko Kulturgunean. Sari-banaketa 19:00etan izango da.
Pasaiako 9 tabernek parte hartuko dute aurten:








