Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/05/14
Udaltzaingoaren baimena ikuslerik gabeko kirol-probarako
Euskadiko Piraguismo Txapelketa maiatzaren 15ean
Maiatzaren 15ean Pasaian Euskadiko Piraguismo Txapelketa egiteko Pasaia kayaken eskaerari dagokionez, eta kontuan harturik egin diren idatziak, eta izandako elkarrizketak eta bilerak, Udaltzaingoak honako hau adierazi behar du:
Alde batetik, une honetan osasun-egoerak hobera egin duen arren, gogorarazi behar da oraindik ez dagoela baimenduta lehiaketetan jendea egotea, Lehendakariaren 23/2021 Dekretuaren arabera.
Antolatzaileek adierazi dute ez dela publikorik egongo proban. Gainera, lehiaketa ikusteko jende-pilaketarik egon ez dadin neurriak proposatu eta aurreikusi dituzte, sarbideak kontrolatzeko hainbat puntu ezarri dituzte boluntarioekin, eta Covid19aren aurkako segurtasun-plan edo -protokoloa aurkeztu dute.
Horregatik guztiagatik, eta Pasaiako Udaltzaingoaren jarduneko ofizial burua naizen aldetik, uste dut behar diren baldintzak betetzen direla osasun-irizpideei eusteko eta pilaketak saihesteko; beraz, gure iritzian, baldintza horietan proba egin daiteke. Nolanahi ere, agenteek ikusiko balute osasun-neurriak ez direla betetzen, proba bertan behera uztea erabaki liteke.
Pasaiako Udaltzaingoko jarduneko ofizial burua