Eduki publikatzailea

Badia antzerki eskolako haurrek kontatutako ipuinak Pasaiako liburutegietan

Martxoaren 28an, apirilaren 5 eta 25ean, eta maiatzaren 2an

Azken urteotan egin den bezala, aurten ere Badia antzerki eskola eta Pasaiako liburutegiak elkarlanean aritu dira ipuin kontaketako emanaldi batzuk antolatzen. Antzerki eskolako 8 haurrek eskainiko dute ikuskizuna, guztiak 8 eta 12 urte bitartekoak, eta lau ipuin kontatuko dituzte. Liburutegiek eta antzerki eskolak 5 eta 8 urte bitarteko haur guztiak gonbidatu nahi dituzte, bertara daitezen haurrek haurrentzat prestatu duten emanaldi hau gozatzera.

  • Martxoaren 28an, asteartea, Donibaneko liburutegian 18:00etan
  • Apirilaren 5ean, asteazkenena, Trintxerpeko liburutegian 18:00etan
  • Apirilaren 25ean, asteartea, San Pedroko liburutegian 18:00etan
  • Maiatzaren 2an, asteartea, Antxoko liburutegian 18:00etan