Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/10/06

Azkuene Goiako baratze-parkearen bigarren faseko lanak hasi dira

Fase honetako lanek ekialdeko eta mendebaldeko baratze-eremuak lotuko dituzte

Trintxerpeko Azkuene Goia eremuan baratze-parkea sortzeko lanen bigarren fasea abian da. Fase horren barruan, ekialdeko eta mendebaldeko baratze-eremuak konektatuko dituen ibilbidea egokituko da, ezpondak egonkortzeko lanak egingo dira, euri-urak jasotzeko eta drainatzeko sistemak jarriko dira eta hainbat landaketa egingo dira.

Bigarren fasearen barruan, Azkuene Goia eremuko ekialdeko eta mendebaldeko baratze-eremuak lotu egingo dira bide berri baten bidez. Ibilbide horretan zehar, eremuaren ezaugarriei egokitutako atseden-guneak sortuko dira. Era berean, ezpondak egonkortzeko jarduketak egingo dira, eta euri-urak kudeatzeko sistemak ezarriko dira.

Proiektuak eremuaren ezaugarri topografikoetara egokitutako landaketak ere jasotzen ditu, eremua naturalizatzeko eta euri-uraren kudeaketa hobetzeko.

Pasaiako Udalak abuztuan esleitu zituen bigarren fase honetako lanak, 247.447,18 euroko aurrekontuarekin. Horiek gauzatzeko gehienezko epea bost hilabetekoa izango da.

Proiektua

Azkuene Goiako baratze-parkeak erabilera publikoko naturgune zabalago bat osatuko du, baratze-eremuak eta aisialdirako eta naturaz gozatzeko espazioak uztartuz. Guztira ehun bat baratze aurreikusten dira, bi eremutan banatuta.

Baratze-parkea udal lurretan kokatzen da, eta proiektuak eremuaren erabilera publikoa mantentzea aurreikusten du, baratze-erabilera modu antolatuan garatzeko aukera emanez eta naturgunea egokituz.