Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/11/19
Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko, ekimen bereziak Pasaia
Antzerkiak, hitzaldiak eta ipuin kontaketak, azaroaren 24tik abenduaren 17ra
Azaroaren 20a haurren eta nerabeen eskubideak aldarrikatzeko nazioarteko eguna da. Efemeride horren karietara, hainbat ekintza antolatu ditu Pasaiako Udalak azaroaren 24tik abenduaren 17ra bitarte.
Antolatutakoen artean antzerki emanaldiak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak daude, besteak beste. Ekimen horietako batzuk haur eta nerabeei zuzenduak daude, eta beste batzuk gurasoei.
“Pasaiako haur eta nerabeak gure oraina dira, etorkizuna izateaz harago. Eskubidedun subjektu aktiboak dira eta, helduek bezalaxe, iritzia emateko eta udal politiketan parte hartzeko eskubidea dute, bai eta berdintasunerako, babeserako, osasunerako, hezkuntzarako, jolaserako eta ingurune seguru batean bizitzeko eskubideak ere” gaineratu du Teo Alberro Bilbao alkateak. Haur eta nerabe guztien eskubideak errespetatu eta babestuko dituen Pasaia eraikitzea guztion ardura dela adierazi du eledunak. Bide horretan Eskubidean planaren bidez, herriko eragileen elkarlanaz Pasaia hezitzaileagoa eraikitzen saiatzen ari da Pasaiako Udala.
Egitarauko ekintzak “Eskubidean” herri-proiektuaren baitan elkarlanean antolatu dira, zehazki, Udalak, hezkuntza-komunitateek eta udaleko hainbat udal zerbitzuk elkarlanean garatuak. Ekimen guztiak doakoak dira eta sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Azaroak 24
Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (Donibane)
Azaroak 25
Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (Trintxerpe)
Azaroak 26
Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (San Pedro)
Azaroak 27
Goazenba! – Ipuin kontaketa
17:30
Liburutegia (Antxo)
Azaroak 28
Haurrentzako jolasak, txokolate-hartzea eta dantza tailerra
17:00
Frontoia (Donibane)
Abenduak 5
“Rednudes” antzezlana, 14 urtetik gorakoei zuzendua
19:00
Juanba Berasategi (Donibane)
Abenduak 11
“Arauak eta mugak” hitzaldia. Gurasoei zuzendua.
19:00
Donibaneko kulturguneko erabilera anitzeko gela.
Abenduak 17
“Osasun mentala eta nerabeak” hitzaldia. Gurasoei zuzendua.
17:30
Alkateordetza (Trintxerpe)







