Argitaratze-data: 2020/10/16
Autodefentsa Feminista tailerrak barruti guztietan
Urriaren 17an Donibane eta 31n Antxon; azaroaren 14an Trintxerpen; abenduaren 19an San Pedron
Pasaiako Berdintasun Arloak Autodefentsa Feminista tailerrak antolatu ditu barruti guztietan, Emagin elkarteko formatzaileen gidaritzapean.
Tailer horietatik bi espezifikoak izango dira:
- Batetik, urriaren 17an, Donibanen, jarraipen talde bat izango da, bertako Bixi-bixi elkartearekin elkarlanean antolatua.
- Bestetik, urriaren 31n, Antxon -Bezko Bekoren lokalean- neska nerabe eta gazteei zuzendua.
- Horiez gain, azaroaren 14an Trintxerpeko Alkateordetzan eta abenduaren 19an San Pedroko gimnasioan izango dira, emakume gazte zein helduei zuzendutakoak.
Tailer horiek guztiak 10:00etatik 14:00etara izango dira, eta aurrez izena eman beharko da (komeni da astebete lehenago izena ematea): berdintasuna@pasaia.net edo 943344034 (910) deituta.
Jantzi erosoa eta esterila ekartzea gomendatzen da.