Argitaratze-data: 2023/02/17
Autodefentsa feminista ikastaroak adin guztietako emakumeentzat
Martxoaren 4tik 18ra, Donibanen eta Trintxerpen
Martxoan zehar hainbat autodefentsa feminista ikastaro egingo dira Pasaian adin guztietako emakumeentzat. Donibanen bi ikastaro egingo dira, Udalak eta Bixi Bixi elkarteak elkarlanean antolatuta, bata martxoren 4an (18 urtetik gorakoentzat), eta, bestea, martxoaren 11n (14 eta 18 urte artekoentzat). Trintxerpen martxoaren 17an eta 18an egingo dira (60 urtetik gorakoentzat).
DONIBANE
- Martxoak 4 (18 urtetik gorakoentzat). 9:30-13:30. Donibaneko kulturgunea.
- Martxoak 11 (14-18 urte). 9:30-13:30. Donibaneko kulturgunea.
TRINTXERPE
- Martxoak 17-18 (60 urtetik gora). 16:30-19:30/ 10:00-13:00. Trintxerpeko Alkateordetza.
Izena emateko HAZen bitartez edo berdintasuna@pasaia.net helbidera idatzita.