Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/05/04

Pasaia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuaren 22-23. ikasturterako aurrematrikulazioa

Maiatzaren 9tik 27ra

Maiatzaren 9tik 27ra (biak barne) zabalik egongo da gure ikastetxean datorren ikasturterako izena emateko epea.

15 urtetik gorako gazteek dute eskaintzen diren heziketa zikloetan izena emateko aukera. Honako hauek dira heziketa zikloak:

  • Etxebizitzen Mantentze-lanak (Iturgintza-Beroa).
  • Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa.

22-23. ikasturtean matrikulatu eta plaza izateko baldintzak hauek dira:

  • 15 eta 17 urte bitarteko gaztea izatea. Plaza librerik bada, 18 urtetik gorakoek sartzeko aukera izango dute.
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez izatea.

Informazio gehiagorako edo ikastetxea ezagutzeko bisita bat hitzartzeko, jarri gurekin harremanetan: