Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2021/05/28
Aurrematrikulazio epea Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan
Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra bitartean
Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra (biak barne) zabalik egongo da Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan 2021/2022 ikasturterako izena emateko epea.
15 urtetik gorako gazteek eskaintzen ditugun heziketa zikloetan izena emateko aukera dute:
- Etxebizitzen Mantentze-lanak (Iturgintza-Beroa)
- Sukaldaritza eta Jatetxe-arloa.
21-22 ikasturtean matrikulatu eta plaza izateko baldintzak hauek dira:
- 15 eta 17 urte bitarteko gaztea izatea. Plaza librerik izanez gero, 18 urtetik gorakoek sartzeko aukera izango dute.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua ez izatea.
Informazio gehiagorako edo ikastetxea ezagutzeko bisita bat hitzartzeko, jarri gurekin harremanetan:
- Idazkaritza orduak: 9:00etatik 14:00ak arte
- Telefonoa: 943404894 / e-mail: cip@pasaia.net
- Webgunea: http://fpb-olh.pasaia.org/eu/