Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/07/12
Aurrekontua Gauzatzeko Arauaren aldaketa
Erreklamazioak aurkezteko epea: Abuztuaren 6a arte
Udalbatzak, 2019ko uztailaren 5ean eginiko bileran, hasiera batez onartu du Aurrekontua Gauzatzeko Arauaren 10. Udalbatzako kideentzako eta talde politikoentzako diru-kopuruak eta 15. Azpiprograma funtzionalak Oinarriak aldatzea.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauren 15., 17. eta 18. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arau hauen arabera:
a) Non dagoen: Kontu-hartzailetzan.
b) Aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
c) Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udalaren sarrera erregistroa.
d) Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatza.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamazio edo oharpenik jaso gabe, behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.







