Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/12/04
2020ko Aurrekontu Orokorraren hasierako onarpena
Erreklamazioak aurkezteko epea, abenduaren 26a arte
Udalbatzarrak, 2019ko azaroaren 26an eginiko bileran, hasiera batez onartu du 2020ko Aurrekontu Orokorra. Honako hauek osatzen dute bera: Udalaren Aurrekontua eta Euskaltegia, Zaharren Udal Egoitza eta Pasaia Musikal erakunde autonomoetako Aurrekontuak.
Abenduaren 19ko, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko 21/2003 Foru Arauren 15, 17 eta 18 artikuluetan ezarritakoari jarraiki, Aurrekontua jendeari erakusten zaio, ondorengo arauen arabera:
- Erakusgai dagoen lekua: Kontu-hartzailetzako bulegoetan.
- Aurrekontua aztertzeko eta, hala badagokio, erreklamazioak aurkezteko epea: hamabost lanegun, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo lanegunetik hasita.
- Erreklamazioak aurkezteko bulegoa: Udalaren sarrera erregistroan.
- Erreklamazioak jasotzen dituen organoa: Udalbatzarra.
Jendeari erakusteko epea igarotzen bada inolako erreklamaziorik jaso gabe, Aurrekontu Orokorra behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu behar izan gabe.







