Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/30

Atxiloketa genero indarkeriagatik eta udalaren gaitzespena

Azaroaren 26an

Pasaiako udaltzainek gizon bat atxilotu zuten joan den ostiralean, hilak 26, Trintxerpen, 22:00etan, genero-indarkeriako ustezko delitu bategatik.

Etxeko gela batean giltzapetu zen emakume batek telefonoz deitu zien udaltzainei, bikotekideak bultzatu, umiliarazi eta iraindu egin zuelako, eta erasoa izateko beldur zelako.

Udaltzainak etxebizitzara joan dira, eta egoera egiaztaturik, emakumearen osotasuna ziurtatu dute, zeina adingabeko batekin zegoen. Ertzaintzako agenteekin batera, gizonezkoa atxilotu dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita.

Lankidetza-protokoloan oinarrituta, atxilotua Ertzaintzako agenteen zaintzapean geratu da, eta haiek eraman dute, dagozkion eginbideak egin eta epailearen esku utzi dute.

Emakume guztiek eskura dute 016 doako telefonoa. Urteko 365 egunetan dago erabilgarri, 24 orduetan, eta ez du arrastorik uzten fakturan, eta, beraz, berrikusitakoan inor ez da konturatuko deitu duzuela.

Baldin eta deia berehalako arrisku-egoera batean gertatzen bada, 112 larrialdietarako telefonora bideratuko da, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zerbitzuek joan eta jardun dezaten.

UDALAREN GAITZESPENA

Gertakari hori dela-eta, Pasaiako Udalak jendaurrean eta aho batez adierazi nahi du emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Bestalde, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diogu erasoa jasandako emakumeari.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!