Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/12/22

Udaltzaingoaren oharra: gizonezko bati Pasaiako taberna batean eta Donostiako beste batean lapurtzea egotzi diote

Abenduaren 17an

Joan den abenduaren 17an, igandea, Pasaiako udaltzainek 50 urteko gizonezko bati leporatu zioten bi ostalaritza-establezimendutan lapurtu izana.

Gertakarien hasierara jotzeko aipatzekoa da Gudarien plazan gizon batek poltsa bat lapurtu zuela esateko abisua jaso genuela. 

Aipatutako deskribapenarekin bat zetorren gizonezko batekin topo egin zuten udaltzainek Euskadi Etorbidean, eta identifikatu eta miatu egin zuten. 

Eginbideak gauzatu eta gero, aipatutako establezimenduan lapurtutzat jotako objektuak eta zalantzazkoak ziren beste objektu batzuk aurkitu zituzten. 

Beharrezko ikerketak egin ziren, eta egiaztatu ahal izan zen gainerako objektuak Pasaiatik gertu dagoen Donostiako ostalaritzako establezimendu batean lapurtutakoak zirela. 

Arduradunei informazioa helarazi eta lapurreta salatzearekin batera, gizon horri bi lapurretak egotzi zitzaizkion. 

Bide batez, herritarrei gomendatzen diegu Gabonetako egun hauetan erosketa asko egiten direnez eta jendetza handia izaten denez, kontu handiz ibili behar dela eta norberaren gauzak une oro zainduta eduki behar direla, lapurretak eta ebasketak saihesteko.