Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/17

ASTEKLIMA 2025 sentsibilizazio-kanpainaren baitan zenbait ekintza antolatu dira

Aurten lehenengoz egingo du bat Pasaiako Udalak ASTEKLIMA sentsibilizazio-kanpainarekin.

2025eko urriaren 17tik 26ra Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen (ASTEKLIMA) beste edizio bat egingo da Euskadi mailan. Ekimen honen helburua da herritarrak klima-aldaketaren eta beharrezko trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea. 
Aurten, Pasaiako Udalak lehenengoz egingo du bat ASTEKLIMA sentsibilizazio-kanpainarekin eta klima aldaketaren gaian herritarrak sentsibilizatzeko honako ekimenak antolatu ditu: 

  • Urriaren 17an, ostirala, 17:30ean, Pasai Antxoko Kultur Etxean, IPUIN KONTALARIA, "Lurrari bira ematea ahaztu zitzaionekoa" izeneko ipuinarekin. Ipuin horrek klima aldaketak eragiten dituen arazoak azaltzen ditu, haurrek modu erraz eta dibertigarrian ulertzeko moduan. 
  • Urriaren 21ean, asteartea, 11:00etatik 12:30era Pasai Antxoko Molinao errekan (DBHko ikasleekin) HERRIKO ERREKAREN EGOERA EZAGUTZEN tailer praktikoa.  Tailer hori praktikoa izango da, errekan bertan laginak hartu eta landuko dira, eta hiri inguruetako errekek klima aldaketaren arloan duten garrantzia azpimarratuko da. 
  • Urriaren 22an, asteazkena,  17:30etik  18:15era, Pasai San Pedroko udal liburutegian, IPUIN KONTALARIA, "Nik maite dut lurra" izeneko ipuinarekin. Ipuin horrek mendiak, itsasoak eta animaliak ditu protagonista, eta klima-aldaketaren aurrean naturaren zaintzak orain inoiz baino garrantzia handiagoa duela azpimarratzen du. 
  • Urriaren 23an, osteguna, 17:30etik 19:00etara Pasai Donibaneko Erroteta errekan  HERRIKO ERREKAREN EGOERA EZAGUTZEN tailer praktikoa (haurrei eta familiei irekia).  Tailer praktikoa izango da, errekan bertan laginak hartu eta landuko dira, eta hiri inguruetako errekek klima aldaketaren arloan duten garrantzia azpimarratuko da. 

INFORMAZIOA