Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2019/04/12

Alkatearen ebazpena: Aste santuan terrazen ordutegia handituko da

Apirilaren 17tik 27ra

Aste Santuko jaiak direla-eta, Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko Udal Ordenantza arautzailearen 18.3. artikuluan xedatzen dena betez, alkate naizen honek ERABAKITZEN DUT:

1.-Apirilaren 17, 18, 19, 20, 21, 26 eta 27a jai bezperatzat hartuko dira, eta egun horietan terrazak eta mahaitxoak kentzeko ordua 1:00 artekoa izango da.

2.- Apirilaren 23, 24 eta 25ean terrazak 24:00etan kendu beharko dituzte.

3.- Udaltzaingoari ebazpen honen berri ematea.

 

ALKATEA