Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/07/23

Antxoko kaleak hobetzeko bidean, asfaltatze jarduera berriak iragarri ditu Udalak

Lanak gaueko ordutegian egingo dira, eragozpenak murrizteko

Pasaiako Udalak jakinarazi du gaur, osteguna, hilak 23, Antxon azken asteetan zoladura hobetzeko egin diren jarduketen barruan aurreikusitako azken asfaltatze-lanak egingo direla.

Lanak osteguneko 22:00etatik ostiraleko 06:00etara bitartean egingo dira, gaueko tartea aprobetxatuz trafikoari eta herriko ohiko jarduerari ahalik eta kalte gutxien eragiteko.

Oarso, Hamarretxeta eta Nafarroa etorbidea kaleetako errepideetan egingo dira lanak, zoladuraren egoera hobetzeko, bide-segurtasuna indartzeko eta ibilgailuentzako zein garraio publikoarentzako zirkulazio erosoagoa eskaintzeko.

Jarduketa horiek direla eta, Hamarretxeta kaleko 18. eta 20. zenbakien artean dauden plazetan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu beharko dira aldez aurretik, bai alde bikoitian, bai bakoitian. Horretarako, asteazken goizean, eragindako eremuak seinaleztatu ziren hesien eta balizamenduen bidez.

Nahiz eta obra-kontratuak zirkulazio-eremuak asfaltatzea bakarrik aurreikusten duen, Udalak enpresa esleipendunari eskatuko dio, ahal den neurrian,  lanak aprobetxa ditzala eraginpeko aparkalekuetan dauden kalte txikiak konpontzeko.

Lanek irauten duten bitartean, gaueko trafiko txikia noizean behin desbideratuko da, langileen eta bidearen erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.