Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/05/04

Aldaketak trafikoan, Ulia eta Azkuene kaleetako asfaltatze-lanak direla eta

Maiatzaren 4tik 6ra

Ulia Etorbidean maiatzaren 4tik 5erako gauean hasten diren gaueko asfaltatze-lanak direla eta, lur gaineko aparkalekua kenduko da 9-13 zenbakien artean, aurreikusitako lanek irauten duten bitartean. Bi egunez luzatuko direla aurreikusten da.

Epe horretan, gauez, 22:00etatik 05:00etara Ulia Etorbidea itxita egongo da trafikoarentzat.

Kale horretan gainazalean edo garajeetan aparkatuta dauden ibilgailuak ezin izango dira erabili adierazitako ordutegian lanak egiten diren bitartean. 

Azkueneko goiko aldera, ordutegi horretan Azkuene 22tik sartu beharko da, ezarritako argibideei eta seinaleei jarraituz.

Maiatzaren 5etik 6rako gauean, Azkuene kaleko goiko aldea asfaltatzea aurreikusita dago, 36 eta 42 zenbakien artean; beraz, kale-zati hori zirkulaziorako itxita egongo da, eta hesitutako eremuan ezingo da ibilgailurik aparkatu lurrazalean (kalezuloetan aparkatu ahal izango da).

Kale horretan gainazalean edo garajeetan aparkatuta dauden ibilgailuak ezin izango dira erabili adierazitako ordutegian lanak egiten diren bitartean.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Udaltzaingora 943004300 telefonora.