Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/04/21
Pasaiako Udalak asfaltatze-lanekin jarraitzen du
San Pedron eta Trintxerpen hilaren 22an eta Antxon apirilaren 23an izango dira
Pasaiako Udalak asfaltatze-lanak egiten jarraitzen du herriko errepideen egoera hobetzeko.
SAN PEDRO
Alde batetik, duela aste batzuk San Pedroko Esnabide kalean hasitako lanekin jarraituko da. Planifikatutako lanak honako hauek dira:
Apirilaren 22an, 22:00etatik 06:00etara:
- Esnabide kaleko 16. eta 18. zenbakien artean lan egingo da, eta garajeetako sarrera- eta irteera-arrapaletan ere jardungo da.
- Halaber, lanak egingo dira 26. zenbakiaren eta oinezkoen pasabidearen artean, Trintxerperako noranzkoan.
Lan horiek modu egoki eta seguruan egiteko eta erabiliko diren materialekin autoak zikintzea saihesteko, Pasaiako Udaltzaingoak 4 aparkaleku inguru mugatuko ditu eremu horretan, behar bezala seinaleztatuta egongo direnak.
TRINTXERPE
- Arrandegi kaleko 2. zenbakian jardungo da, Serafin Esnaola plazaren ondoan. Eremu horretan ez da motorren edo autoen aparkalekurik kendu beharko.
ANTXO
Antxoko lanak egun bat geroago hasiko dira, apirilaren 23an, 22:00etatik 06:00etara.
- Hamarretxeta kaleko 1. zenbakitik 16. zenbakiraino asfaltatze-lanak egingo dira.
ETS egiten ari den topoaren obrak direla eta, kale hori itxita egongo da hilaren 24ra arte, eta, beraz, kalteak ohi baino txikiagoak izango dira. Hamarretxetako 1. eta 5. zenbakien arteko aparkaleku batzuk bakarrik balizatuko dira.
- Nafarroa etorbidean eta 24. zenbakiaren parean dagoen autobus geltokian ere hobekuntzak egingo dira.








