Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/07/06

Artzainentzako oharra: Artile bilketa

Oiartzunen, uztailaren 11n

Behemendi elkarteak jakinarazi duenez, eskualdeko artzainek artilea uzteko aukera izango dute.

  • Noiz: Uztailaren 11n, 8:00etatik 17:00etara. 
  • Non: Oiartzungo udal-biltegian. 

Aurtengo artile bilketa zerbitzua Abelur, Lurgintza eta Landaola elkarteek antolatu dute. Horren berri emateko Landaolaren parte den Behemendi elkarteak gutuna helarazi die eskualdeko baserritarrei.

Zerbitzua erabili ahal izateko, artzainek, hitzordua hartu beharko dute aurrez, telefonoz deituta eta honako informazio hau emanez:

  • Izen-Abizenak, NAN-a eta helbidea (Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan azaltzen den bezala).
  • Azken erroldako ardi kopurua. 

Ondoren, dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du behean adierazten den kontu zenbakian. Artilea entregatzerako orduan ordainagiria erakutsi beharko zaio arduradunari eta zakuak artzainak berak hustu beharko ditu. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, eta, bestea, artzainek: zerbitzuaren kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da. Tarifak, azpiko taulan, diru-laguntza aplikatuta:

Artaldea / Rebaño Kostua BEZ barne / Coste IVA incluido
1-50 36,30 €
51-100 60,50 €
101-150 84,70 €
151-200 108,90 €
201-250 133,10 €
251-300 157,30 €
301-350 181,50 €
351-400 205,70 €
401-500 254,10 €
501-600 302,50 €
601-700 350,90 €
> 701 400,00 €

 

Intereseko datuak:

  • Hitzordua hartzeko telefonoa: 627 452 397
  • Ordainketarako kontu zenbakia: [Kutxabank] ES98 2095 5029 1110 6295 0166
  • Kontzeptua: izen-abizenak eta baserria