Eduki publikatzailea

Arte eszenikoen egitaraua 2020ko Urtarrila-Ekaina

Lau barrutietan

Urtarrilak 26: ERRIMAK BI OINETAN, Haatik dantza taldea.

Dantza garaikidea eta bertsolaritza
Juanba Berasategi. Pasai Donibane. 19:00

Errimak Oinetan proiektuaren bertsio berritua. Berriz ere bertsolaritzaren oinarriak eta funtsa dantzara ekartzeko asmoz. Lehen ikuskizunean gaien aniztasunak zuen garrantzia. Bigarren honetan, baina, testuinguru ezberdinetan gai bakoitzak duena lantzen da, saioa aldi oro bihurtzen delako ezberdin, testuinguruak eta gaiak aldi oro aldatzen direlako.

Gai bera, dantza molde bera, ezberdin gauzatzen delako bertso-afari baten eta udako saio baten testuinguruan. Eta testuinguru berean, tabernako bertso-poteoan, gai guztiak ez direlako modu berean gauzatzen. Haatikek bertsolari batek bere saioari ekin baino lehen aurrean izan ohi duen amildegi berean jarri nahi ditu dantzariak. Une horri aurre egiteko tresna ezberdinak bilatu eta bitartekoak haien eskura jarriz, inprobisazioaren jardunean aritzeko kodeak ezarri eta bat-bateko konposiziora iristea ahalbidetuz.

Otsailak 9: IKIMILIKILIKLIK, Marie de Jongh San Pedro

Familientzako antzerkia.
San Pedroko Udal aretoa. 19:00

Ekhi, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek, mendi tontor bateko etxola zaharkitu batean bizi ziren emakume bakarti eta maltzurrek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala “sorgin” bihurtu den emakume edadetuak.

Otsailak 23: 9-9-7  Pixkol@(bis) antzerki taldea

Antzerki amateurra
Trintxerpeko Alkateordetza, 19:00

Duela 12 urte antzerki ikastaro batean bildu ziren 5 emakumek elkarte bat osatu zuten. Jarduera desberdinekin ospatzen dituzte elkarte honen urtemugak; aurten, Scape Room batean izan dira. Azkeneko gelan daudenean, akats mekaniko bat tarteko, ezin dute atea ireki eta bertan giltzaperatuta daude. Dibertsio gisa hasi bada ere, denboraren poderioz urduritasuna eta krispazioa handituz doaz, hainbat egoera komiko zein dramatikoak sortuz.

  • Sarrerak: 3€ leihatilan 18:00etatik aurrera.

Martxoak 8: PANTHEON, M.A Produkzioak, Donibanen

Helduentzako antzerkia. Aurrestreinaldia euskaraz
Juanba Berasategi aretoa. Pasai Donibane. 19:00

Antzerki proposamen bat baino gehiago, Pantheon esperientzia ederra da ikusleentzat. Antzezlanaren ezaugarri nagusietako bat zuzeneko film baten antza izatea da. Horretarako, hainbat baliabide artistiko ditu, berbarako, zuzeneko soinu-bandak lagunduko ditu tentsio handiko momentuak, Iñaki Altolaguirre musikari eta konpositoreak sortutako soinu-bandaren bitartez.

Martxoak 29: IGEL EURIA, Ados teatroa, Donibanen.

Helduentzako antzerkia
Juanba Berasategi aretoa. Donibane 19:00

Buruko gaitza diagnostikatu dioten pertsonaia bere buruaz beste egiteko zorian da. Antzezlan honek bidaia bat egingo du bere bizitzan barna, flashback moduan eta protagonistaren eskutik. Gaixotasunaren prozesua ezagutuko da, hasierako ukazioa, onarpena, beldurra, buru-argitasuna, umorea... Benetako lekukotasunak fikzioarekin nahastuko dira, batzuk zuzenean eta aurrez grabatutakoak besteak, trama nagusian uztartuz. Aniztasun mentala duten pertsona horientzat aldarrikapena egingo dute guztiek: gaixo izatearen gainetik, pertsonak dira.

Apirilak 5: HANSEL ETA GRETEL, Borobil teatroa, San Pedro.

Familientzako antzerkia
San Pedroko Udal aretoa. 18:00

Grimm anaien klasikoaren bertsio dibertigarria. Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak desagerrarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion. Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen,eta bere jatetxea beti leporaino beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu zenetik,ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea ixteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek, Hansel eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea,bankura iristeko basoa zeharkatu behar da.

Eta kondairak dioenez, bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago. Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera bueltatuko…

Apirilak 19: Psikiatriko bateko ametsak, Zurriola Antzerki Eskola. Antzerki amateurra

Trintxerpeko Alkateordetza, 19:00

Erokeriaren mundura bidaiatzen dugu. Psikiatriko batean dauden gaixoei, sendagileei, langileei eta familiartekoei ahotsa emango diegu. Aldi berean era dramatiko eta komikoan.

  • Sarrerak: 3€ leihatilan 18:00etatik aurrera.

Maiatzak 10: TOMAXEN ABENTURAK. Xepeta produkzioak

Familientzako antzerkia. Estreinaldia
Juanba Berasategi. Pasai Donibane.19:00

Tomax mutil inozentea da, baina jatorra, alaia eta dibertigarria ere. Txantxak egitea asko gustatzen zaio, nahiz eta beti horien ondorioak pairatu. Abenturazalea da, ameslaria, eta etengabe istorioak asmatzen ari da.

Tomaxek lagun berria dauka: Muxi. Muxi neska azkarra da, ikasgelako azkarrena. Dantzatzea asko gustatzen zaio, eta bizikletaz ibiltzea. Egunero ikastolara bizikletaz etortzen da. 

Tomaxek eta Muxik haien abenturetan murgiltzea proposatzen dizuete, ondo pasatzeko; abenturekin, kantekin, dantzekin, majia eta jolasekin dibertitzeko.

Portzierto, guraso eta aiton amonek ere primeran pasatzen dute.

Txa txan!!!! Teloia ireki da!!!!

  • Sarrerak: 3€ leihatilan 18:00etatik aurrera.

Ekainak 6: CODICE. Circle of Trust eta Logela Multimedia

Dantza garaikidea eta ikusentzunezko antzezlana
Juanba Berasategi. Pasai Donibane. 19:00

Bidaia bat gaur egungo gizartearen komunikazioaren eboluzioaren zehar, komunikabideen garapenaren alde txarrak eta onetaz konturatzeko balioko diguna.
5 gorputz, hitzik gabe, iristen ez den mezu bat trasmititzeko gai direnak
5 diskurtso, haurnasketara gonbidatzen dituztenak
5 ideia, pentsamendu, sentimendu, iristeko borrokatzen ari direnak, eta gizartearen norabidea aldatu.
Bi bakarrizketek ez dute elkarrizketa bat egiten ¿Zergatik ez duzu aldamenekoa entzuten?

  • Sarrerak: 10€

Ekainaren 11tik 14ra: Pasaiako Dantza Festibaleko 2. edizioa. PDF II.

Pasai Antxo

Informazio gehiago: http://pasaiakodantzafestibala.info/ 
https://www.facebook.com/pg/PasaiakoDantzaFestibala/posts/