Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/07/07

Arrandegi-Andonaegiko igogailuak konpontzen ari da Udala

28.000 euro inguruko inbertsioa egingo da Trintxerpeko bi igogailu horiek berritzeko

Arrandegi-Andonaegiko igogailuak berritzeko lanak hasi ditu Pasaiako Udalak. Herdoildurak direla eta ateak egoera txarrean daude eta aldatu egin behar dira.

Atzo, uztailak 6, beheko igogailuarekin hasi ziren. Igogailu horretan ate guztiak aldatu eta mantentze-lan batzuk egingo dira. Lanek bi aste iraungo dute, eta orotara 19.141,55 € (BEZ barne) inbertituko dira.

Uztailaren 20an goiko igogailuarekin hasiko dira. Kanpoko atea aldatu eta mantentze-lanak ere egingo dira. Lanek bi aste iraungo dute, eta eta 8.902,87 € (BEZ barne) inbertituko dira.

Lanek irauten duten bitartean ezin dira igogailuak erabili, eta Udalak barkamena eskatzen du eragozpenengatik.