Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/10/10

Arma zuriz mehatxatzeagatik atxilotua

Joan den larunbatean, urriak 7, 19:00ak aldera, Udaltzaingoko agente batzuei jakinarazi zieten Euskadi Etorbidean liskar bat zegoela. Liskar horretan, gizonezko batek labana bat atera zuen, eta beste gizonezko baten lepoan jarri zuen, baina ez zion lesiorik eragin.
 

Udaltzainak bertaratu ziren, eta gizon bat aurkitu zuten inguruan, emandako deskribapenarekin bat zetorrena. Identifikatu eta miatu egin zuten, eta labana bat aurkitu zioten. Ondorioz, arma konfiskatu eta atxilotu egin zuten, epailearen esku uzteko, arma zuriz egindako mehatxuen delituagatik.