Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/12/15
Donibaneko jolas-parkea. Parte-hartze prozesua
Abenduaren 16an Donibanen
Donibaneko haurrekin burutzen ari garen jolas-gunearen parte-hartze prozesuaren baitan arkitektura tailerra izango da abenduaren 16an, arratsaldeko 16:30ean Ubera liburutegian. Tailerra 6-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da eta irekia da.
Bi gairen inguruan jardungo dute haurrek tailer horretan: batetik, Donibaneko jolas-gunean sortu nahi den basorako Norvegiako Hogan etxolen moduko bat osatuko dute haurrek eta, bestalde, haurrak diseinatzen ari diren basorako egindako proposamenak aztertu eta zer jarri eta non jarri erabakiko dugu. Jolas-gunearen eraikuntzarako beharrezkotzat ikusi da haurrekin lantzea pertzepzio espaziala, neurketak eta arkitekturaren osagarriak.
Hasiera batean Ubera liburutegian bilduko gara, baina asmoa da ondoren arkitektura tailerra frontoian egitea.