Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/06/19
Alfonso Zarranzen oroimenezko II. Argazki Rallya
Ekainaren 23an izango da Trintxerpen
Trintxer Kulturala elkarteak eta Pasaiako Udaleko Kultura Sailak Alfonso Zarranzen oroimenezko II. ARGAZKI RALLYA antolatu dute.
Argazkilaritza maite duten guztiei dei egiten zaie, horrelako jarduera batek dakarren sormen-ahalmen guztia zabal dezaten. Kamera digitala duen edonori irekita dago eta datorren igandean, 2024ko ekainaren 23an, egingo da Trintxerpen. Informazio guztia ondorengo webgunean kontsulta daiteke: www.trintxerkulturala.eus.
Trintxer Kulturalak eta Pasaiako Udalak argazkigintzaren zale guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera. Ahalegin eta dedikazio handia jarriko da diziplina honen zale guztiekin batera egun atsegin bat igarotzeko.