Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2016/11/15

Argazki lehiaketa: "Euskararen paparazziak"

Azaroaren 14tik urtarrilaren 13ra bitartean

“Euskara Oarsoaldeko Komertziora” egitasmoaren barnean antolaturiko argazki lehiaketa da EUSKARAREN PAPARAZZIAK. Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko, hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

Parte-hartzaileek Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera beharko dituzte .

Argazkiak azaroaren 14tik urtarrilaren 13ra bitartean bidali ahal izango dira. Epe hori baino lehenago edo beranduago bidalitakoek ez dute lehiaketan parte hartuko. 

SARIAK

Lehiaketaren irabazleak 2016ko abenduaren 20tik 2017ko urtarrilaren 31 bitartean Oarsoaldeko saltokietan gastatzeko 400 euroko txartela irabaziko du, eta 200 eurokoa bigarren saridunak.

 

ARGAZKI LEHIAKETA

OINARRIAK [pdf]

Epea: Abenduaren 3a