Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/08/25

Udalak aparkaleku berria irekiko du Trintxerpeko bizilagunentzat Araneder kalean

Ostiral honetatik aurrera, abuztuak 25, Udalak aparkaleku berria irekiko du Trintxerpeko barrutiko Araneder kalean. Aparkalekua 15:00etatik aurrera egongo da erabilgarri Trintxerpeko herritarrentzat eta 17 ibilgailu aparkatzeko tokia izango du.

Aparkalekua prestatzeko lanak abuztuko azken asteotan egin dira eta horien helburua da Adinberriren obrak sortutako kalteak arintzen laguntzea. Udal Gobernua jakitun da obrek arazo handia sortu dutela eta egokitutako plaza kopurua ez dela nahikoa eta, horregatik, lanean jarraituko du datozen asteotan espazio berriak egokitzeko Foru Aldundiarekin eta Portu Agintaritzarekin elkarlanean.

Berezitasun teknikoak

Aparkaleku berriak 90 bat metroko luzera du eta bertan 2,2x5 m-ko 16 plaza eta mugikortasun urriko pertsonentzako 2,2x6 m-ko plaza bat egokitu dira.

Oinezkoen pasabiderako, batez beste 4m-ko zabalera duen koexistentziako bidea utzi da, eta kalearen erdian parez pare topatzen diren kotxeentzako 8m-ko gurutzagunea egokitu da.

Azkenik, irteerarik gabeko kalea izanik, bukaeran buelta emateko gune bat margotu da.