Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/07/04
Barrutikako saioak amaituta, aparkalekuen araudiari ekarpenak egiteko epea zabalik da
Epea, uztailaren 22a arte
200 pasaitar inguruk parte hartu dute lau saioetan. Bilera bakoitzeko ekarpen espezifikoak jasota, Pasaiako Udalak parte-hartze orokorrerako fasea jarri du abian.
Pasaiako Udal Gobernuak Aparkalekuaren Ordenantzaren lehen proposamenaren zirriborroa bizilagunei aurkezteko bilera erronda egin du. Barruti bakoitzean bilera bana egin dute udal ordezkariek, araudiaren ildo orokorrak nahiz barruti bakoitzerako proposamen eta xehetasunak azaltzeko.
Saio bakoitzean parte hartu dute barrutiko alkateordeak, Mikel Garcia Peñil Mugikortasun zinegotziak eta beste bi gobernukidek, eta 200 pasaitar inguru (bizilagun, merkatari, ostalari eta elkarte) bertaratu dira saioetara lau bilkurak kontutan hartuta. Garciak bilera-errondaren balorazio “oso positiboa” egin du: “Bilera ireki eta aberasgarriak izan dira. Bertaratu den jende kopurua handiaz gain, hurbildu direnen parte-hartze maila handia izan da, ekarpen asko jaso ditugu araudian txertatzeko”.
Aparkalekuen erronkari ekiteko parte-hartze ekimenaren lehen saio irekia San Pedron egin zen, bigarrena Trintxerpen, hirugarrena Antxon eta azkena Donibanen. Aurrez aurreko azalpen horiek emanda, ekarpenak egiteko bideak zabaldu zaizkie barrutietako bizilagunei, eta bilkura guztiak amaituta, ekarpenak egiteko epe orokorra zabaldu da uztailaren 15era bitarte.
Gobernuak egindako proposamenean zenbait ardatz orokor jarri dira mahai-gainean. Garciak honako hau adierazi du: “Bertakoen aparkatzeko beharrak lehenestea da araudiaren irizpide nagusia, eta horren arabera proposamen espezifikoak egin dira barruti bakoitzerako”. Araudi orokorreko zirriborroan lau aparkaleku-mota ezarri dira: bertakoentzako eremuak, mistoak, salbuespenezkoa oinezkoentzako guneetan, eta denbora mugatuko aparkalekuak.
Alkateordeek barruti bakoitzeko bizilagunei zonifikazio proposamenak egin dizkiete, aparkaleku-mota bakoitza barruti bakoitzeko zein eremutan ezar litekeen hausnartzeko. “Proposamen guztiz irekiak dira”, zehaztu du Mugikortasun arduradunak, “hausnarketari eta ekarpen berriei ekiteko zirriborroak dira egin ditugunak. Asmoa da horien bidez proposamen eta ideia berriei atea zabaltzea, eta gure konpromisoa da horiek aztertu eta erantzun bat ematea”.
Lau saioetan eztabaidagai izan diren gaien artean mahai-gaineratu dira, kasu:
- Zenbat ‘bertako’ txartel eman ahalko lirateke, gehienez, etxebizitza bakoitzeko?
- Bigarren, hirugarren… txartel bat izatekotan, garestiagoa izan beharko luke horrek?
- Garajea dutenek, txartel hori eduki beharko lukete? Mugaren batekin?
- Proposatutako zonifikazioaren arabera, zein izaera izan beharko luke eremu bakoitzak?
- Araudi berria ezartzeak inbertsio eta mantentze-kostu handia ekarriko du (matrikula-irakurgailuak, hesi bidezko itxitura-sistemak, softwarea, zonalde berriak margotzea, txartelak egitea, horien eguneraketa…). Zein litzateke txartel hori eskuratu eta mantenua egiteko urteko bidezko kuota?
“Gai horiek guztiak mahai gainean jarri ditugu, hain zuzen, eztabaida zabaltzeko. Funtsezkoa iruditzen zaigu bizilagunek euren iritzia ematea, parte hartzea, hartu beharreko erabakiak ahalik eta adostasun zabalenenarekin hartu ahal izateko”, zehaztu du zinegotziak.
Hala, barruti bakoitzeko proposamenari buruzko informazioa aurki daiteke jarraian, baita ekarpenak egin ahal izateko formularioa ere. Barruti bakoitzeko bizilagunek euren bizilekuari buruzko galdetegia betetzeko aukera izango dute uztailaren 15era bitarte.
Behin ekarpen horiek guztiak jasota, horien integrazioa egin eta azken proposamena lantzeari ekingo dio Udal Gobernuak. Asmoa da herriarekin eta udalean ordezkaritza duten beste alderdiekin kontrastatutako araudi hori irailean aurkeztea. “Herriak gure deialdiari erantzun dion moduan, guk ere jaso ditugun proposamen horiei erantzungo diegu, feedbacka ezinbestekoa da. Araudiari buruzko adostasun zabala lortuko bagenu, irailean bertan ekin ahalko genioke ordenantza ezartzeari. Garrantzitsua da guretzat gai honetan ahalik eta adostasun zabalena lortzea, pasaitarren onespenarekin aurrera jarraitzeko”.
DONIBANE
Donibaneko 2.217 bizilagunetatik %48k luke eskubidea ‘bertako’ txartela eskuratzeko, Aparkalekuen ordenantzaren lehen borradorean ezarritako bi baldintzak beteta. Hots, autoa nahiz horren jabea Donibanen erroldatuta egotea. Datu hori zifretan adierazita, 1.070ekoa da bi baldintzak betetzen dituen kotxeen kopurua.
Txartel hori eskuratu ahalko lukete, halaber, aurreko bi baldintza horiek beteta enpresa-ibilgailua edo finantza-errentamendukoa dutenek; edota gida-baimenik ez duen pertsona baten ibilgailua ohiko gidari gisa erabiltzen dutenek.
Donibaneko aparkaleku kopurua, berriz, 1.348 plazakoa da, kaleko aparkalekuak nahiz garajeak kontutan hartuta. Kaleko aparkaleku arautuak 610 inguru dira, eta garajeak, aldiz, 738 (denak pribatuak).
Barruti horretako espazioa hainbat eremutan zonifikatu du alkateordeak, lehen proposamenean. Horietako bakoitzari ‘izaera’ ezartzeko eta araudiari buruzko beste ekarpenak egiteko, hemen topatuko duzu Donibaneko saioan aurkezturiko PPTa eta beheko botoian zure ekarpenak egiteko galdetegia.
Kontutan hartu Donibaneko proposamenari ekarpenak sanjuandarrek egin behar dizkiotela.
DONIBANE - EGIN ZURE EKARPENA
(Amaituta)
SAN PEDRO
San Pedroko 3.001 bizilagunetatik %36k luke eskubidea ‘bertako’ txartela eskuratzeko, Aparkalekuen ordenantzaren lehen borradorean ezarritako bi baldintzak beteta. Hots, autoa nahiz horren jabea San Pedron erroldatuta egotea. Datu hori zifretan adierazita, 1.095ekoa da bi baldintzak betetzen dituen kotxeen kopurua.
Txartel hori eskuratu ahalko lukete, halaber, aurreko bi baldintza horiek beteta enpresa-ibilgailua edo finantza-errentamendukoa dutenek; edota gida-baimenik ez duen pertsona baten ibilgailua ohiko gidari gisa erabiltzen dutenek.
San Pedroko aparkaleku kopurua, berriz, 1.210 plazakoa da, kaleko aparkalekuak nahiz garajeak kontutan hartuta. Kaleko aparkaleku arautuak 509 inguru dira, eta garajeak, aldiz, 701 (507 plaza pribatu eta 194 publiko).
Barruti horretako espazioa hiru eremutan zonifikatu du alkateordeak, lehen proposamenean. Horietako bakoitzari ‘izaera’ ezartzeko eta araudiari buruzko beste ekarpenak egiteko. Hemen topatuko duzu San Pedroko saioan aurkezturiko PPTa eta beheko botoian zure ekarpenak egiteko galdetegia.
Kontutan hartu San Pedroko proposamenari ekarpenak sanpedrotarrek egin behar dizkiotela.
SAN PEDRO - EGIN ZURE EKARPENA
(Amaituta)
TRINTXERPE
Trintxerpeko 6.084 bizilagunetatik %35k luke eskubidea ‘bertako’ txartela eskuratzeko, Aparkalekuen ordenantzaren lehen borradorean ezarritako bi baldintzak beteta. Hots, autoa nahiz horren jabea Trintxerpen erroldatuta egotea. Datu hori zifretan adierazita, 2.146koa da bi baldintzak betetzen dituen kotxeen kopurua.
Trintxerpeko parkaleku kopurua, berriz, 1.870 plazakoa da, kaleko aparkalekuak nahiz garajeak kontutan hartuta. Kaleko aparkaleku arautuak 819 inguru dira, eta garajeak, aldiz, 1.051 (821 plaza pribatu eta 230 publiko).
Txartel hori eskuratu ahalko lukete, halaber, aurreko bi baldintza horiek beteta enpresa-ibilgailua edo finantza-errentamendukoa dutenek; edota gida-baimenik ez duen pertsona baten ibilgailua ohiko gidari gisa erabiltzen dutenek.
Barruti horretako espazioa bi eremu nagusitan eta espezifiko batean zonifikatu du alkateordeak, lehen proposamenean. Horietako bakoitzari ‘izaera’ ezartzeko eta araudiari buruzko beste ekarpenak egiteko, hemen topatuko duzu Trintxerpeko saioan aurkezturiko PPTa eta beheko botoian zure ekarpenak egiteko galdetegia.
Kontutan hartu Trintxerpeko proposamenari ekarpenak trintxerpetarrek egin behar dizkiotela.
TRINTXERPE - EGIN ZURE EKARPENA
(Amaituta)
ANTXO
Antxoko 5.442 bizilagunetatik %35k luke eskubidea ‘bertako’ txartela eskuratzeko, Aparkalekuen ordenantzaren lehen borradorean ezarritako bi baldintzak beteta. Hots, autoa nahiz horren jabea Antxon erroldatuta egotea. Datu hori zifretan adierazita, 1.928koa da bi baldintzak betetzen dituen kotxeen kopurua.
Txartel hori eskuratu ahalko lukete, halaber, aurreko bi baldintza horiek beteta enpresa-ibilgailua edo finantza-errentamendukoa dutenek; edota gida-baimenik ez duen pertsona baten ibilgailua ohiko gidari gisa erabiltzen dutenek.
Antxoko aparkaleku kopurua, berriz, 2.124 plazakoa da, kaleko aparkalekuak nahiz garajeak kontutan hartuta. Kaleko aparkaleku arautuak 852 inguru dira, eta garajeak, aldiz, 1.272 (denak pribatuak).
Barruti horretako espazioa hainbat eremutan zonifikatu du alkateordeak, lehen proposamenean. Horietako bakoitzari ‘izaera’ ezartzeko eta araudiari buruzko beste ekarpenak egiteko, hemen topatuko duzu Antxoko saioan aurkezturiko PPTa eta beheko botoian zure ekarpenak egiteko galdetegia.
Kontutan hartu Antxoko proposamenari ekarpenak antxotarrek egin behar dizkiotela.