Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/02/28
Trintxerpeko inauteriak direla eta, barraken esparrua Cirizako aparkalekuan jarriko da
Martxoaren 2tik 10era bitartean bertakoek Garraio Kooperatibako orubean aparkatu beharko dute
Trintxerpeko inauteriak martxoaren 7tik 9ra ospatuko dira. Hori dela eta, barrakak jarriko dira Cirizako aparkalekuan; hortaz, martxoaren 2an, igandea, 10:00etarako, ibilgailuak bertatik erretiratu beharko dira.
Horrek aparkaleku gabezi bat eragingo du egun horietan. Horri aurre egiteko, Pasaiako Udalak Garraio Kooperatibak La Herreran (Carbonesen) duen orubean aparkatzeko gunea gaituko du (Kooperatibarekin eta Portu Agintaritzarekin lankidetzan).
Hala, gune hori martxoaren 2ko (igandeko) 07:00etatik martxoaren 10eko (asteleheneko) 07:00etara gaituko da.
Orube horretan soilik Trintxerpeko bertakoen txartela dutenek aparkatu ahalko dute.